Bera Bera eta Zuazo Lanzaroten ariko dira; Bidasoaren partida, bertan behera

2020ko urriaren 10a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Bera Berak eta Zuazok Lanzaroten (Espainia) jokatuko dute gaur: aurrenekoek, Lanzarote Puerto del Carmen izango dute aurkari (18:00), eta bigarrenek, Cicar Lanzarote Ciudad de Arrecife (21:00). Bera Beran, Imanol Alvarez ez da egongo aulkian, etxean geratu baita, haren gertuko bati PCR proba bat egin diotelako COVID-19aren sintomak dituelakoan. Hain zuzen, bertan behera geratu da Bidasoak gaur Guadalajaran (Espainia) jokatuko zuen partida, Irungo taldean bi jokalarik eman baitute positibo, eta beste batek sintomak baititu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.