Ahalduntze prozesuek eragin positiboa dute

Isasi eta Bojo, atzo. GIPUZKOAKO FORU A.
2023ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Ahalduntze prozesuek osasunean zer onura dituzten jakitea eta prozesu horien garrantzia nabarmentzea. Horiek dira Gipuzkoako ahalduntze taldeak: parte hartzeko arrazoiak eta aldaketa esanguratsuak txostenaren helburuak. Pepa Bojo psikoterapeuta da dokumentuaren egilea, eta bertan azaldu du ahalduntze tailerretan parte hartzen duten Gipuzkoako emakumeen herenek baino gehiagok autoestimu eta segurtasun pertsonal handiagoa dutela.

Atzo egin zuten txostenaren aurkezpena, eta han izan ziren egilea eta Nerea Isasi Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendaria. Isasik adierazi zuen ikerketak «garrantzi handia» duela, jakiteko ahalduntze eskolek zer-nolako ekarpena egiten duten. Dokumentuak azaltzen du 40 eta 69 urte bitarteko emakumeak direla ahalduntze prozesuetan gehien parte hartzen dutenak. Lagineko emakumeen herenarendako, osasuna da eskola horietan parte hartzeko arrazoi nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.