Victor-Albisu eta Irribarria-Zabaleta ezer jokoan ez dutela ariko dira, Labriten

2019ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
PILOTA. Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako partida jokatuko dute gaur Victorrek eta Albisuk Irribarriaren eta Zabaletaren kontra. (18:15, ETB1). Ez dago ezer jokoan lehian. Bi bikoteen geroa txapelketan erabakita dago, aurreko jardunaldiaren ondoren. Irribarria eta Zabaleta sailkatuta daude apirilaren 5eko finalerako; Victor eta Albisu, berriz, aukerarik gabe daude, ligaxkako bi partidak galdu eta gero. Partida erabakigarria bihar jokatuko dute Atanato III.a pilotalekuan Altunak eta Martijak Elezkano eta Rezustaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.