Ingalaterra, ongi; Argentina eta Txina, hobera

2023ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Ingalaterrak 1-0 irabazi zion atzo Danimarkari Australiako eta Zeelanda Berriko Munduko Kopan, seigarren minutuan Lauren Jamesek sartu zuen golari esker. Danimarka, jarrera ona erakutsita, partidan berriz sartzen saiatu zen, baina ez zuen lortu. Keira Walsh jokalari ingelesak min hartu zuen, eta eskuohe batean atera zuten zelaitik. Hala ere, Ingalaterrak emaitzari eutsi zion, eta gertuago dauzka final-zortzirenak.

Argentinak eta Hegoafrikak, berriz, bina berdindu zuten. Hegoafrikarrek, aurkariaren akatsei itxaron, eta etekina ateratzea lortu zuten. Aurrena, Linda Motlhalok sartu zuen gola, eta, gero,Thembi Kgatlanak. Argentinak ez zuen etsi, eta Sophia Braunen eta Romina Nunezen golei esker berdindu zuen.

Txina lehen 29. minutuan jokalari bat gutxiagorekin geratu zen, Haitiren aurka. Hala ere, txinatarrek eutsi egin zieten haitiarren erasoei. Lehia okerren zutenean, Wang Shuangek gola sartu zuen penaltiz, eta irabazi egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.