Takashi Inui Eibarrera itzuli da, eta 2022. urtera arte sinatu du

Bi milioi euro inguru ordaindu dizkio Gipuzkoako taldeak Betisi jokalari japoniarra berreskuratu ahal izateko

Takashi Inui, eskuinean, Eibarren egindako lehen aldian. JON URBE / FOKU.
2019ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Azken egunetan zebilen zurrumurrua baieztatu da. Takashi Inui Eibarrera itzulida. Atzo egin zuen ofizial berria Gipuzkoako taldeak. Japoniarrak hiru denboraldirako kontratua sinatu du, 2022ra arte. Eibarrek bi milioi euro inguru pagatu dizkio Betisi jokalaria berreskuratzeko. Gaur bertan, Austrian izango da Inui, taldekideak han egiten ari diren egonaldian, entrenatzen hasteko, eta astelehenean aurkeztuko dute.

2015ean iritsi zen Inui Eibarrera, eta Jose Luis Mendilibarrek zuzentzen duen taldean hiru denboraldi egin zituen. 94 partida jokatu zituen, 11 gol sartu eta hamabi asistentzia banatu, besteak beste. Aurreko sasoian, ordea, Betisek fitxatu zuen. Ez zen modu onean joan, ordea, kontratua luzatuko zuela adostua baitzuen, baina atzera egin zuen. Gainera, libre joan zen, eta ez zuen dirurik utzi Eibarren kutxan.

Betisen, ordea, ez zuen eman espero zuten mailarik, eta neguko azokan Alavesera joan behar izan zuen, utzita. Hamabi lehia jokatu zituen han, eta bi gol sartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.