FCCk gidatzen duen enpresa taldearen alde egin du GHK-k

Errauste plantaren bigarren fasea adjudikatzeko puntu gehien du; 5,3 milioi euro jasoko lituzke urtean, 20 urtez

2018ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
DONOSTIA. GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko kontratazio mahaiak FCC, Urbycolan, Garrai, Biergrim, Ecofert eta VTR enpresek osatutako aldi baterako enpresa elkartea proposatu du Zubietako errauste plantaren bigarren fasea egiteko. Hala jakinarazi du Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuak. Atzo goizean bildu zen mahaia, eta enpresa talde hori proposatu zuen biometanizazio eta hondakinen balorizazio energetikoko plantak egiteko. Behin betiko erabakia hartzeko, GHK-ko batzarrak proposamenari oniritzia eman beharko dio.

Bost enpresa talde aurkeztu dira lehiaketara. FCCk gidatutakoak lortu du puntuaziorik handiena. Behin betiko oniritzia jasoko balu, 32,2 milioi euroko inbertsioa egingo luke, eta urtean 5,3 milioi jasoko lituzke ordainetan. 20 urteko luzapena izango luke kontratuak, eta enpresa taldeak izango luke bi plantak eraikitzeko eta haiek kudeatzeko ardura. Lanak maiatzaren 18an hasiko dira, eta datorren urteko maiatzean bukatuta espero dituzte. Halaber, Asensiok azaldu du «martxa onean» doazela lehen faseko lanak, eta azpiegituren %40 eginda dagoela. Azpiegiturak datorren hilean hornitzeko asmoa dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.