Zehaztu dira aurtengo Itzuliko sei etapak

2022ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Euskal Herriko Itzulia apirilaren 4tik 9ra jokatuko da, eta EITBk atzo jakinarazi zuen zein izango diren sei etapetako hasiera eta amaiera tokiak. Hondarribian ekingo zaio Itzuliari, erlojupeko batekin. Biharamunean, etapa osoa Nafarroako lurretan ibiliko da. Leitzatik atera eta Vianan izango du helmuga. Hirugarren etapak Laudio eta Amurrio lotuko ditu, Araban barrena ibilita. Laugarren etapa Gasteizen hasi eta Zamudion amaituko da, Bizkaian. Bosgarrenak Zamudio bertatik irten eta Mallabian izango du amaiera. Azkenik, seigarren etapa Eibarren abiatu eta Arraten amaituko da, iaz bezalaxe.

Kern Pharmak, bestalde, atzo aurkeztu zuen datorren denboraldirako taldea, Vila Joiosan (Herrialde Katalanak). 24 txirrindulariz osatutakoa da talde nafarra, eta horietatik sei euskal herritarrak dira: Urko Berrade, Ibon Ruiz, Sergio Araiz, Jon Agirre, Diego Lopez eta Igor Arrieta. Hector Carreterorekin indartu dute taldea. Vueltan plaza lortzea eta UCI Pro Team kategorian maila ona ematea izango dira Kern Pharmaren helburu nagusiak. Horrez gain, Lieja-Bastogne-Lieja UCI World Tourreko klasiko entzutetsuan ariko da apirilaren 26an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.