Bilbo Basketi multzoa aldatu diote Europan

2020ko irailaren 25a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. COVID-19a dela eta, Nazioarteko Saskibaloi Federazioak (FIBA) aldatu egin du Txapeldunen Ligako multzoko faseko eredua. Hasieran, multzo bakoitza zortzi taldez osatua zegoen, eta Retabet Bilbo Basketek bazekien nortzuk ziren bere aurkariak. Orain, laura murriztu du multzo bakoitzeko talde kopurua, eta Alex Mumbruk zuzentzen duen taldea F multzoan izango da.

Aurkari gogorrak egokitu zaizkio Bizkaiko taldeari: Alemaniako Brose Bamberg, Italiako Fortitudo Bolonia eta Turkiako Pinar Karsiyaka. Orain, FIBAk egutegia zozkatu eta zehaztu beharko du. Txapelketa urriaren 13an hastekoa zen.

Bestalde, Kutxabank Araskik atzo jakinarazi zuenez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak baimena eman dio Mendizorrotzan jokatzen dituzten norgehiagoketan zaleak egoteko. Edukieraren inguruan indarrean dagoen araudia kontuan hartuta, gehienez 600 ikuslerentzako lekua izango da, eta, sartzeko, ohiko osasun protokoloa bete beharko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.