Gizon bat atxilo Baionako sexu erasoetako bat egotzita

Sanferminetako erasotzaileetako bat espetxeratu dute, segutasun zaindari batzuk harrapatzen saiatzea egotzita

2018ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
BAIONA. Frantziako Poliziak37 urteko gizonezko bat atxilotu du Baionako bestetan 21 urteko emakume batek salatutako sexu eraso bati lotuta. Akizekoa (Okzitania) da atxilotua, eta, biktimak jakinarazi zuenez, inguruko herri batean bortxatu zuen, Saint-Paul-les-Daxen, apartamentu batean.

Larunbat gauean jazo zen erasoa. Fiskaltzaren arabera, Baionako festetan elkar ezagutu ondoren, trena batera hartu zuten biek, baina emakumeak ez du gogoratzen nola iritsi zen apartamentura. Gizonak onartu du sexu harremanak izan zituztela, baina esan du andrearen ezezkoaren ostean gelditu zela.

Bestalde, Sevillako (Espainia) epaile batek espetxera bidali zuen atzo 2016ko sanferminetako erasotzaileetako bat: Angel Boza. Herenegun atxilotu zuten, Sevillan bertan: merkataritza gune batean eguzkitako betaurreko batzuk lapurtzen harrapatu zuten, eta ihes egiten ari zela, atzetik zituen segutasun zaindari batzuk ibilgailuarekin harrapatzen saiatu zen. Bortxaz lapurtzea eta lesioak eragitea leporatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.