Lizarrako ikastolak datozen 50 urteetan «hegan» egin nahi du

Nafarroa Oinez Lizarrara itzuliko da 2020an, ikastolak 50 urte betetzean. 'Hegan oinez' lelopean antolatuko dute

Tuterako Argia ikastolak antolatu du aurtengo Nafarroa Oinez. J.M / FOKU.
2019ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Lizarrako ikastolak antolatuko du datorren urteko Nafarroa Oinez jaia. Hegan oinez lelopean, urriaren 18an egingo dute. Era horretan, ikastolaren 50.urteurrena ospatu nahi dute. Ordezkariek azaldu dutenez, 50 urtez «bidea egiten» aritu dira, Lizarran euskaraz «bizitzen eta hazten». Orain, ordea, jakinarazi dute aurrera begiratzeko garaia dela. «Hurrengo 50 urteetan hegan egin nahi dugu».

Jaia oinarri jakin batzuen arabera antolatuko dute. Antolatzaileek esan dute euskara izango dela lehen oinarria, «lehentasuna» edukiko duena: «Euskalduntze prozesuan ikastolak izandako protagonismoa funtsezkoa izan da; horretan jarraitzeko asmoa dugu». Kooperatibismoa eta gizarte lana ere oinarri dituzte, eta nabarmendu dute ikastola «herriaren zerbitzura» jarri beharra dagoela. Iraunkortasuna, ingurunearekiko ardura izatea ere ardatz nagusietako bat izango da. Eta azkenik, etorkizuna izango dute gogoan. Azaldu dutenez, aipatutako oinarriak bideratzeko «belaunaldi berrien» beharra daukate, datozen urteetako erronkei eutsi ahal izateko.

Etorkizun horri heltzeko, Lizarrako ikastolak haur eskola indartzea du helburu. Antolatzaileen arabera, umeek ikastolan eman ohi dituzte lehen urratsak, eta, beraz, beharrezkoa da eskola haur horien «beharretara» egokitzea. «Geroari begira, nahitaezkoa da gure haur eskola berritzea», gaineratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.