Konkurtsoa eskatu du Cables y Alambresek

2019ko irailaren 28a
00:00
Entzun
ERANDIO. Zorrei aurre egiterik ez zuela argudiatuta, hartzekodunen konkurtsora jo du Cables y Alambres enpresak, Erandion (Bizkaia). Langileek jakinarazi dutenez, enpresaren jabeak, Vicinay taldeak, duela bi aste geratu zuen fabrika, eta orduz gero etxean daude, ordainpeko baimen batekin. Hori bai, jada 80 eguneko soldata zor diete, eta Vicinayk esan die ez diela ordainduko.

Abuztuan, 122 langileetatik 43 kalera botatzeko erregulazio dosier bat aurkeztu zuen enpresak, eta gero 35era jaitsi zituen kaleratzeak. Sindikatuek ez zuten onartu.

1898an sortu zuten enpresa, eta kableak eta alanbreak egiten ditu, besteak beste, igogailu, garabi, arrantzontzi eta offshore industriarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.