50 gaztetxo inguru eritu dira Hazparnen, ustez janarengatik

Ikuskizun baterako entseguetan batuta zeuden ehundik gora nerabe; ospitalera eraman dituzte hamahiru bat

2019ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
BAIONA. Hazparnen (Lapurdi) musika ikuskizun baterako errepikak egiteko elkartuta zeuden ehun nerabetik gora atzo, eta, bat-batean, 50 nerabe inguru gaixotu ziren.Zorabioak eta botalarria izan zituzten lehen sintomak. Askok medikuen arreta behar izan zuten; suhiltzaileak ere agertu ziren. Hamarretik gora —hamahiru FranceBlue irratiaren arabera—, erietxera eraman behar izan zituzten. Horietako batek aurrez beste gaitz bat zuela esan zuten, eta aparteko larritasuna zuela haren osasun egoerak Baionako Ospitalera heldu zenean. Euskal Irratien arabera, Hazparneko gaztetxoak badira tartean, eta Bidaxune eta Donapaleukoak (Nafarroa Beherea). Hazparneko Mandeala aretoan egingo den ikuskizun baten harira elkartu ziren. Arazoen motiboa elikagairen batek eragindakoa den aztertzen ari dira. Indarra hartu du hipotesiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.