%45

2019ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
BURUKO NAHASMENDUREN BAT DUTEN PRESOAK

Harrabotsa sortu zuen 2014. urteanEAEko Arartekoak presoen buruko osasunari buruz atera zuen txostenak: han plazaratutako kalkuluen arabera —Espainiako hainbat azterlan oinarri hartuta egindakoak dira—, presoen %40-45ek nahasmenduren bat dute.

%16 baino gehiago, larri.Txosten horren ikuspegi kuantitatiboak kalkulatu zuen sasoi hartan 600 bat buruko eri zeudela Araba, Bizkai eta Gipuzkoako presondegietan, eta horietatik ehun inguru larri zeudela, gainera: gaixoen %16,6.

Nortasunaren nahasmenduak. Ikerlan haren arabera, patologiarik ohikoenak nortasunaren nahasmenduak dira. Erien %80k dituzte.

GKE-en ohartarazpenak. Txostena osatzeko espetxean diharduten hainbat GKE gobernuz kanpoko erakunderekin mintzatu ziren, eta kartzeletako buruko osasun egoerari buruzko ohartarazpen larriak egin zituzten haiek, hainbat gabezia utzi baitzituzten agerian,

Gomendioak. Azterlanean oinarrituta, gomendioak eman zituen arartekoak, erien arta hobetzeko eskatu zuen, eta erregimen irekiak lehenesteko haientzat. Horretarako baliabideak indartu behar direla onartu zuen, eta malgutu behar direla ateratzeko prozedurak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.