Legorretako 25 urteko emakume bat hil da Madrilen, errepideko ezbehar batean

2019ko irailaren 17a
00:00
Entzun
MADRIL. Legorretako (Gipuzkoa) familia batek ezbehar larria izan zuen igande goizean Madrilen, A1 autobidean: lau senide zihoazen autoa bidetik irten zen, eta bi zuhaitz jo zituen. Harrapatuta geratu ziren senideetako bi, eta suhiltzaileek atera behar izan zituzten. Haietako bat, 25 urteko emakumea, ospitalean hil zen, bihotz-biriketako geldialdia izan ostean. Beste hiru senideak ere erietxera eraman zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.