Gerarazi egin dute errauste plantaren bigarren fasea

2018ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Cespa eta Campezo enpresek osatutako taldeak helegite bat jarri du Zubietako errauste plantaren inguruko azpiegiturak —egitasmoaren bigarren fasea dira— egiteko lanen adjudikazioaren aurka. Gipuzkoako Diputazioak halako auziak argitzeko duen foru auzitegian aurkeztu dute helegitea, eta, hori argitu bitartean, gerarazi egingo da lanak egiteko prozesua. FCC enpresak aurki hasteko asmoa zuen, baina ezingo du. Fase honetan biometanizazio planta bat eta erraustegiko eskoriak «balioztatzeko» planta bat egingo dituzte. Gehienera, hiru hileren buruan jaso beharko da erantzuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.