Poelsek irabazi du erlojupekoa Paris-Nizan, eta Luis Leon Sanchezek segitzen du lider

2018ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Erlojupeko etapa jokatu zen atzo Paris-Nizan, eta Wout Poels (Sky) izan zen indartsuena. La Foullous eta Saint Etienne artean jokatu zen, eta 18,4 kilometrotan 11 segundo atera zizkion Marc Solerri (Movistar). Ion eta Gorka Izagirre (Bahrain) bosgarren eta seigarren sailkatu ziren, hurrenez hurren, 27 segundora. Gorka laugarren dago sailkapen nagusian, eta Ion, zazpigarren. Luis Leon Sanchezek (Astana) lehen postuan segitzen du. Bestalde, atzo hasi zen Tirreno Adriatiko. BMCk irabazi zuen taldekako erlojupekoa, eta Dimiano Caruso da itzuliko lehen liderra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.