Bera Berak pauso handia eman du liga irabazteko

2021eko apirilaren 11
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Super Amara Bera Berak garaipen garrantzitsua lortu zuen Lehen Mailako titulua lortzeko fasean, hirugarren jardunaldian. Rocasa bigarren sailkatua 25-22 menderatu zuen, eta lehen postua gehiago indartu dute donostiarrek, sei puntura baitute orain atzoko aurkaria. Liga irabazteko bide onean doaz, beraz.

Zubileta Pro Evolution Zuazok, berriz, galdu egin zuen PorriƱoren aurka (20-21), mailari eusteko fasean. Hiru partida jokatu eta hirurak galdu dituzte Barakaldokoek. Bidasoak, berriz, garaipena lortu zuen atzo Valladoliden aurka, Asobal ligako 27. jardunaldian (31-24). Bi puntu hauekin, sendo jarraitzen du sailkapeneko bigarren lekuan, hiru puntura baitu Huesca. Partidako golegilerik onena Rodrigo Salinas izan zen, zazpi sartu baitzituen. Atzoko aurkaria 11. doa, eta bi taldeen arteko aldea nabarmentzekoa da. Baina partidak jokatu egin behar izaten dira, eta, Bidasoak bere lana txukun egin zuenez, arazo handirik gabe lortu zuen irabaztea atzo Artalekun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.