Bi gizon preso sartzeko eskatu du fiskalak

2022ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
BAIONA. Baionako bestetan, emakume batek bi gizonek bortxatu zutela salatu zuen. Hala, Frantziako Poliziak ikerketa abiatu zuen, eta afera Paueko (Okzitania) Auzitegiaren esku gelditu da, talde bortxaketagatik. Ikerketapean ezarri dituzten bi gizonak kontrol judizialpean aske utzi zituen epaileak, baina, herenegun, Paueko prokuradoreak biak espetxeratzeko galdetu zuen, auzia etorri arte.

Biktimari «presio»egingo diolako arriskua dagoela erran du, baita ihes egiteko arriskua dutela ere. Epaileak bihar erranen du fiskalaren galdea onartzen duen ala ez, eta, beraz, bi gizonak behin-behinean preso sartzeko agintzen duen. Emakumeak salatu zuen gizonetako baten etxean gertatu zela bortxaketa, Angelun (Lapurdi), Baionako besten denboran; zehazki, uztailaren 28ko gauean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.