Koronabirusa

Partzuergoko haur eskolak, hilaren 22tik zabalik

2020ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
GASTEIZ. LABek azaldu duenez, Haurreskolak Partzuergoak bilera batera deitu zituen atzo sindikatuak. «Bertan iragarri digutenaren arabera, ekainaren 22tik aurrera Haurreskolak partzuergoko zentroek haurrak aurrez aurre hartzeko aukera zabalduko da, behin alarma egoera bukatuta». Prebentzio plan «egokia» adostu ezean planto egitera deituko dute.

Steilasek ere egun bera aipatu du, eta, sindikatuekin eta haur eskolekin batera, prebentzio neurriak zehazteko eskatu du.

Haurreskolak partzuergoak orain arte esan izan du irailera arte ez dela zerbitzurik emango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.