Autonomoen kotizazioak aldatu ditu Madrilek

2022ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Gobernua autonomoen kotizazio oinarrien zenbatekoa aldatzeko prest azaldu da, eta beste proposamen bat helarazi die eragileei. Norbere konturako langileek Gizarte Segurantzari egiten dizkioten ekarpenak diru sarreren araberakoak izatea nahi du, eta proposatu du kotizazioak 214 eta 991 euro artekoak izatea. Etenda zeuden negoziazioei bide eman nahi die Madrilek.

Kotizazio oinarri guztiak egokitu dira, baina nabarmenenak bi muturretan izan dira: gutxieneko oinarria 30 euro igo baita, eta gehienezko oinarria 276 euro jaitsi. Halere, gutxieneko oinarria gaur egungoaren azpitik egongo litzateke oraindik.

Diru sarreren adierazleak ere egokitu egin dira. Hilean gehienez 700 eurorainoko diru sarrerak izan beharko dira gutxieneko kotizazioa ordaintzeko. Eta ezabatu egin dira diru sarrera handienak dituztenen azken bi tarteak; hau da, hilean 3.620 eurotik 4.050 eurora irabazten dutenena eta 4.050 eurotik gorakoena. Tarte bakarra izango da horien ordez: 3.190 eurokoa izango da gehienezko muga.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.