Lau emakumek salatu dute sexu erasoak egin dizkietela

Donostian, Erandion eta Bilbon gertatu dira, azken egunotan. Ertzaintzak beste bi kasuren berri eman du.

Atzo arratsaldean Erandion eginiko elkarretaratzea. BERRIA.
2019ko urriaren 1a
00:00
Entzun
BILBO. Azken egunotan lau emakumek salatu dute sexu erasoak egin dizkietela Donostian, Erandion (Bizkaia) eta Bilbon. Andre batek atzo goizean jakinarazi zuen gizon batek eraso egin ziola irailaren 19an, ostegunez, Donostian. Ertzaintzak arratsaldean atxilotu zuen gizon bat, haren erasotzailea delakoan. Bilbon ere emakume batek salatu zuen ukituak egin zizkiotela Uribarri auzoko jaietan, larunbatean, eta Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu zituen. Epailearen aurretik pasatu ostean, aske gelditu ziren atzo, baina egunero agertu beharko dute epaitegian. Erandion eta Deustun (Bilbo), berriz, mugimendu feministak elkarretaratzeak egin zituen atzo arratsean, sexu erasoak salatzeko.

Poliziak beste bi atxiloketa egin zituen atzo, indarkeria matxista egotzita. Barakaldoko (Bizkaia) Udaltzaingoak 23 urteko gizon bat atxilotu zuen, bikotekidea jo eta lurrera botatzeagatik. Basaurin (Bizkaia), berriz, 30 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak, bikotekidea jo eta itotzen saiatzeagatik; emakumeak ihes egitea lortu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.