Araskik Estudiantes hartuko du gaur

Tanaya Atkinson, baloiarekin. E. P. / FOKU.
2021eko abenduaren 4a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Araskik bolada txarra eten nahi du gaur Mendizorrotzan Estudiantesi irabazita (18:30). Arabako taldeak azken bi partidak galdu ditu, eta gaur aukera du onbidean jartzeko. Ez du lan samurra izango, aurkaria kontrako boladan baitago: azken hiru lehiak irabazi ditu.

Bestalde, Gernikak Cucurova Mersin Turkiako taldea izango du aurkari Eurokopako lehen kanporaketan. Oso aurkari indartsua da, ligaxkan jokatu dituen sei partidak irabazi baititu. Hilaren 15ean jokatuko dute joanekoa, Malosten, eta astebete geroago itzulikoa, Turkian. «Eurokopako talderik onenetakoa da. Baina edozer gerta daiteke», esan du Itziar Ariztimuñok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.