Enpresen Ligak Gasteizko Udalaren «laguntza» eskertu du

Andre Maria Zuriko feriaren ondoren berrituko dute Ogeta pilotalekua, eta 1.200 eserlekura murriztuko dute

2019ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
PILOTA. Jokin Altunak, Andre Maria Zuriko torneoko azken hiru aldietako txapeldunak, ezingo du bere titulua defendatu aurten. Enpresen ligak hiru jaialdiko torneoa diseinatu du, bi finalerdi eta finala, eta amezketarra kanpoan geldituko da. Lehen finalerdia Bengoetxea VI.a-Imazek eta Urrutikoetxea-Albisuk jokatuko dute, abuztuaren 5ean (22:15). Bigarrena, berriz, 6an izango da (22:15), eta Irribarria-Rezustak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute—2016ko eta 2017ko binakako txapeldunak hurrenez hurren—. Finala 9an izango da (22:15).

Gasteizko feria jokatuko zen ala ez kolokan egon da azken unera arte. Enpresek atzoko aurkezpenean jakinarazi zutenez, udalaren «laguntza txiki bati» esker antolatu izan dute. Laguntza ekonomikoa da, udako feriak jokatzen diren beste hirietako udalek jartzen duten bezalakoa. Orain arte, laguntza hori Arabako Pilota Federazioaren esku jartzen zuten, eta hark erosten zituen Ogetako jaialdiak. Era berean, udalaren asmoa da urtean zehar beste bizpahiru jaialdi hartzea Ogetan.

Jaialdi horiek, baina, ezin izango dira 2020ko otsaila baino goizago antolatu, Gasteizko jaien ostean Ogeta itxiko baitute sei bat hilabeterako. Harmailek ez dituzte segurtasun arauak betetzen, eta haietara egokitzeko lanak egingo dituzte. Eserleku asko galduko ditu, egun dituen 2.030etatik 1.200 ingurura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.