Alexei Xved da Baskoniaren mehatxua gaur

2019ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Kirolbet Baskoniak Euroligako 24. jardunaldiko partida jokatuko du gaur etxean, Khimki Moskuren aurka (20:30). Gasteizko taldeak baino hiru garaipen gutxiago ditu Khimkik, eta, kanporaketetarako bidean, Baskoniak ezin du hutsik egin halako partidetan. Irabazita, gainera, Khimkik sailkatzeko dituen itxaropen apurrak uxatuko lituzke.

Baskonia da faborito, baina Perasovicek hiru jokalari falta ditu: Janning gehitu zaie Xengelia eta Grangerri. Etxeko azken bost partidak irabazi ditu Euroligan, eta bolada luzatzen saiatuko da. Khimkirekin, baina, tentuz ibili beharko da, talde ona baita, talentuduna, eta oso arriskutsua erritmo eroa ezartzen badu. Aste honetan, gainera, CSKAri irabazi dio etxeko ligan. Bere mehatxu nagusiak, dena den, izen-abizenak ditu: Alexei Xved. Euroligako saskiratzaile nagusia da, partidako 25 puntu sartuta. Eskoltak bolada luzea egin du min hartuta, eta iragan astean itzuli zen lehiara.

Bestalde, Ohorezko Mailan, IDK Gipuzkoak Ensino hartuko du bihar, Gaskan (18:00). Donostiako taldeak ligako azken bi partidak irabazi ditu, eta, bihar irabazten badu, pauso handia emango luke kanporaketak jokatzeko. Etzi jokatuko dute Gernikak eta Araskik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.