Koronabirusa

Bizkaiko hondartzetan, arau berriak

Ereaga hondartza. M.RAMIREZ / FOKU.
2020ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
BILBO. Bizkaiko hondartzetan arau berriak ezarriko dituzte bihartik aurrera. COVID-19 gaitza hedatzea eragozteko, areatzetan egoten ahal den jende kopurua mugatuko dute, Elena Unzueta eta Maria Presa diputatuek atzo jakinarazi zutenez. Osasun zerbitzuek finkatuko dute tokika zenbat lagun egon daitezkeen gehienez, hondartza bakoitzaren izaera kontuan hartuta. Lege horiek egokitzen ahalko dituzte, pandemiaren garapenaren arabera. Bestalde, zaintza lanak berriz hasiko dituzte, ohiko tenoreetan: 11:00etatik 20:00etara. Areatzan kirola egiteko debekua ezarri dute hondartza zenbaitetan egunean zehar, eta beste batzuetan, etzatea ere debekatuko dute, segurtasun distantziak direla eta. Gomendatu dute hiru ordu baino gehiago ez egotea, txandakatu ahal izateko.

BizkaiUp aplikazioaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunearen bitartez, hondartzan dagoen pertsona kopuruari buruzko informazioa zabalduko dute, eta eskatu dute hondartzara joan aurretik informazio hori begiratzeko, jendea metatzea eragoztearren. Bandera kolore berri bat ezarriko dute jende kopurua zertan den informatzeko.

Ahalmen urriko pertsonentzako bainu zerbitzua ere irekiko dute uztailaren 1etik goiti. Segurtasun neurriak jarriko dituzte hor ere. Guztira 185 langile arituko dira begirale lanetan—154 salbatzaile eta 31 hondartzain— arauak errespetatzen direla segurtatzeko. Jende gehiegi hurbilduz gero, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak kudeatuko dute egoera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.