Amurrioko erasoa egitea egotzitako polizia ohia, aske

2019ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
AMURRIO. Baldintzarik gabe eta bermerik ordaindu gabe, aske utzi dute Amurrioko (Araba) erasoarekin lotura zuelakoan herenegun atxilotutako polizia ohia. Armak legez kanpo edukitzea leporatu diote; ez, ordea, Amurrioko baserri baten aurka tiro egin izana.

Joan den igandean, ezker abertzaleko familia baten baserriari tiro egin zioten Amurrion. Bala batek, sukaldeko leihoa zeharkatu, kristala hautsi, eta horma jo zuen, baina ez zen inor zauritu, erasoaren unean familiako zenbait kide baserrian izan arren. Ertzaintzak asteartean identifikatu zuen polizia ohia, eta, egun horretan haren etxea miatzean, munizioa topatu zuten, baina ez erasoa egiteko erabilitako pistola. Herenegun topatu zuen Ertzaintzak pistola hori, eta atxilo hartu zuten gizonezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.