Eibarrek gaur ekingo dio kanporaketari, Gironan

Fran Sol, duela aste eta erdi. J. F. / FOKU.
2022ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Eibarrek kolpe latza hartu zuen igandean Alcorconen, eta ez zen zuzenean igo Lehen Mailara, nahiz eta aurrena ekin zion jardunaldiari. Ondorioa, berehalakoa: kanporaketak jokatu behar, eta biak jokatzea, seinale ona, esan nahiko bailuke aurrenekoa gainditu duela. Gaur hasiko da horretarako lanean, Girona aurkari duela, haren zelaian (19:00, Movistar). Itzulikoa igandean izango dute, Ipuruan.

Bi taldeek bi bider jokatu dute elkarren aurka sasoi honetan, eta armaginen aldekoa da datua: bietan irabazi du. Bestelakoan, Eibarrek partida gehiago irabazi ditu ligan, Gironaren aldean: 23 hemengoek, 20 hangoek. Gauza batean da hobea Kataluniako taldea: gol gutxiago sartu dizkiote.

Gaizka Garitano baikor agertu zen atzo, eta indarra eman zion taldeari: «Norbait gai baldin bada kolpe bat hartu eta jaikitzeko, gu gara. Prest dagoen talderik baldin bada kanporaketak jokatzeko, gu gara». Partida ona egiteak duen garrantzia ere nabarmendu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.