Konpresen BEZa jaistea aztertuko du Espainiak

Montero ministroa, atzo. E. NARANJO / EFE.
2018ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Gobernuak aztertu egingo du emakumeen higienerako produktu batzuen BEZa %10etik jaisteko aukera. ERCko diputatu bati erantzunez, Maria Jesus Montero Ogasun ministro berriak atzo azaldu zuen azterketa bat egin nahi dutela, ikusteko posible ote den kultur gaien BEZa jaistea —«kontsumoa handitzeko»—, baita tanpoiena eta konpresena ere —«emakumeak ez diskriminatzeko»—.

Kongresuan egindako agerraldian, Monterok ziurtatu zuen Espainiako Gobernu berriak jarraitu egingo duela aurrekontuen egonkortasunerako Europako Batasunetik agindutako arauak betetzen. Hori bai, arau horietako bat behintzat, administrazioen gastuaren hazkundea mugatzen duen gastu araua, «berrikusi eta haren kalkulua egokitzeko konpromisoa»agertu zuen, «kalkulu hori gardenagoa izan dadin».

Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua kexu izan dira oso muga zorrotzak ezarri izan dituela Madrilgo gobernuak azken urteetan gastu arauaren bidez, eta ezin izan dutela altxortegian zuten dirua inbertitu. «Kalkulu kolektiboago bat», egingo duela agindu du Monterok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.