Euskalteleko hiru ziklista aurrenekoz ariko dira Itzulian

2022ko martxoaren 31
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Euskatel-Euskadi taldeak atzo jakinarazi zuen zein zazpi txirrindularik hartuko duten parte Euskal Herriko Itzulian, apirilaren 4tik 9ra: Xabier Mikel Azparrenek, Ibai Azurmendik, Mikel Bizkarrak, Carlos Canalek, Xabier Isasak, Mikel Iturriak eta Gotzon Martinek. Horietatik hiru lehen aldiz ariko dira Itzulian: Azparren, Azurmendi eta Isasa.

«Talde ona dugu. Eskarmentuko bi txirrindulari: Bizkarra eta Iturria; sendotutako beste bi: Gotzon eta Ibai; eta etorkizuneko hiru gazte: Canal, Isasa eta Azparren. Ibilbidea, beti bezala, oso gogorra da, eta txirrindulari igotzaileak eta indartsuak izango dira nagusi», esan zuen Jorge Azanza taldeko zuzendariak.

Frantziako Tourrak, berriz, atzo iragarri zuen zein talde lehiatuko diren haren lasterketan, uztailaren 24tik 31ra. Euskal talde bakarra ariko da: Movistar, UCI World Tourreko taldea baita. Bizkaia-Durangok ez du gonbidapenik jaso.

Bestalde, Chiara Consonni(Valcar) eta Mathieu van der Poel (Alpecin) nagusitu ziren atzo Roonde van Vlaanderen klasikoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.