Azalpenak eskatu dituzte ustezko irregulartasunez

2021eko urriaren 29a
00:00
Entzun
BILBO. EH Bilduk azalpenak eskatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiaren lan eskaintza publikoan hiru albaitari kontratatzeko izandako ustezko irregulartasunen inguruan, BERRIAk atzo hori azaleratu ostean. Bizkaiko Batzar Nagusietako EH Bilduko bozeramaile Bea Ilardiak eskatu du Elixabete Etxanobe Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatuak azalpenak eman ditzala auziari buruz.

EH Bilduk eskatu du Aldundiak eman dezala auziari buruz duen informazioa, eta galdetu du zein diren epaimahaia osatzeko irizpideak eta «proben gardentasuna eta aukera berdintasuna bermatzeko» hartutako neurriak. Halaber, galdetu du zergatik ez zen azterketa zuzentzeko eredua egin azterketarekin batera, eta ea prozedura hori ohikoa ote den Bizkaiko Foru Aldundiak egiten dituen lan eskaintza publikoetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.