Bizkaiko EAJ, «lanak ondo eginda» bozetara

Bizkaiko EAJkoak, atzo. BERRIA.
2018ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
BILBO. «EAJ berriro aurkezten da, gizartearen aurrean, lanak ondo eginda». Hala esan du Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidenteak, Bilbon, Euskalduna jauregian, 2019ko udal eta foru hauteskundeetarako alderdiaren Bizkaiko hautagaien aurkezpenean. Herrialdeko 112 udalerrietatik 110etan aurkeztuko ditu zerrendak EAJk —Amorotok eta Gizaburuagak erregimen berezia daukate—. Unai Rementeria ahaldungai nagusiak adierazi du Bizkaiak «olatu ona» hartu duela, eta EAJ dela «bizi kalitatearen bermea». Juan Mari Aburto Bilboko alkategaiaren arabera, «herritarren zerbitzura» daude jeltzaleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.