Koronabirusa

Pfizerrek atea ireki dio botika generikoari

2021eko azaroaren 17a
00:00
Entzun
GENEVA. Hilaren hasieran, Pfizer botika konpainiak esan zuen COVID-19aren aurka egiteko botika bat garatu zuela: paxlovida. Pilula batzuk dira, eta azaldu zuen %89 murrizten dutela gaitzarengatik ospitaleratua izateko edo hiltzeko arriskua. Orain OME Osasunaren Mundu Erakundearekin batera diharduen Unitaid erakundeak adierazi du akordio bat egin duela botika konpainiarekin, eta botikaren generikoak ekoiztu ahal izango direla. «Generikoak egiten dituzten ekoizle kualifikatuei lizentziak emanez, botika antibiralaren ekoizpena eta banaketa erraztuko dira», jakinarazi zuen atzo Unitaideko eledun Herve Verhooselek, prentsaurreko batean. Hala ere, ez da gaitzaren aurkako lehen botika. Urriaren amaieran, EMA Sendagaien Europako Agentziak iragarri zuen Merck botika etxearen molnupirabir ahozko antibirala berrikusteko prozesuan zegoela, eta, hilabete honen hasieran, oniritzia eman dio botika hori «larrialdi egoeretan» erabiltzeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.