Mugaldeko bideak irekitzeko eskatu diote Parisi

2022ko urriaren 6a
00:00
Entzun
BAIONA. 2021eko urtarriletik itxiak diren Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko mugako pasabideak irekitzeko eskatu diote Frantziako Gobernuari Baionan. Herenegun agiri bana atera zuten Akitania Berria - Euskadi - Nafarroa euroeskualdeak batetik, eta Euskal Hirigune Elkargoak eta mugaldeko herrietako auzapezek bestetik. Atzo, Dominique Faure Ekologia, Energia eta Lurraldeetako Frantziako estatu idazkariari dei egin zioten, Baionako antzokian iragan zen MOT mugaz gaindiko operazio misioaren biltzar nagusiaren karietara. Mathieu Berge Akitania Berriko hautetsiak eta Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak plazaratu zuten eskaera, bereziki azpimarratuz migranteen egoera. Estatu idazkariak erran zuen ez zuela «horren berri», eta ministerioari helaraziko diola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.