Final-zortzirenetan dira Espainia eta Japonia

2023ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Munduko Kopan, Japoniak 2-0 irabazi zion atzo Costa Ricari, eta final-zortzirenetarako sailkatu da matematikoki. Japoniak bi minutuan erabaki zuen neurketa: 25. eta 27. minutuetan sartu zituen bi golak. Gero, Costa Ricak ahaleginak egin zituen markagailuan gerturatzeko, baina defentsan sendo ibili ziren japoniarrak, bi goleko abantailari eutsiz.

Espainiak ere ez zuen barkatu, eta aise azpiratu zuen Zambia:5-0 irabazi zuen. Lehen gola Teresa Abelleirak egin zuen, area kanpotik. Ondoren, Jennifer Hermosok eta Alba Redondok bina gol sartu zituzten. Neurketa hasieratik amaierara kontrolpean izan zuen Espainiak, eta final-zortzirenetarako sailkatu da. Hirugarren partidan erabakiko da lehen postua nork eskuratuko duen.

Kanadareneta Irlandaren artekoan lehia bizia izan zen. Irlandarrek laugarren minutuan sartu zuten 1-0ekoa, kornerretik, zuzenean. Atsedenaldira joan aurretik, Kanadak neurketa berdindu zuen, eta bigarren zatian neurketa irauli zuen (1-2).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.