Etenera zapore onarekin iritsi nahi dute lau euskal taldeek

Realak Levante hartuko du, Athletice-Vila-real eta Eibarrek Betis; Madrilen zelaian arituko du Alaves

Realeko Sanni Franssi eta Athleticeko Lucia Garcia lehian. ARITZ LOIOLA / FOKU.
2021eko urriaren 17a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Datorren asteburuko etenaren aurretik Realak, Athleticek, Eibarrek eta Alavesek gaur jokatuko dituzte liga partidak. Natalia Arroyoren taldea sailkapenaren puntan dago, jokatutako sei neurketak irabazi ostean. Txapeldunen Ligarako sailkatzeko lehian aurkari zuzen bat izango du gaur aurrean Zubietan: Levante (16:00, ETB1).

Laugarren postuan dago Athletic. Zuri-gorriek Vila Real hartuko dute Lezaman (16:00), eta, aurreko jardunaldian Sevillan 0-0 berdindu eta gero, hiru puntuak behar dituzte goiko postuetan sendotzen jarraitzeko. Herrialde Katalanetako taldea igo berri da, eta kostatzen ari zaio goren mailari neurria hartzea.

Goizean jokatuko dute Eibarrek eta Alavesek. Gipuzkoarrek Betisen bisita jasoko dute, Unben (11:30). Etxean Rayoren aurka lortutako azken garaipena errepikatu nahi dute. Arabarrei, berriz, zapore gazi-gozoa utzi zien Sporting Huelvaren aurkako berdinketak, eta gaur zelai deseroso batean jokatuko dute: Madrilenean: 12:00.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.