Odriozola Naoned taldean ariko da datorren sasoian

2021eko azaroaren 5a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Frantziako Ligako taldeak Euskal Herrian arrantzatzen ari dira eskuin hegalekoak. Lehenbizi, Metzek Adriana Cardoso Bera Berako brasildarra fitxatu zuen, haren etete klausula ordainduta. Eta, Metzek egin bezala, Naonedek ere euskal talde bateko eskuin hegaleko bat bereganatuko du: Kauldi Odriozola zumaiarra. Bretainiako taldeak haren etete klausula ordainduko du, baina, Cardosok ez bezala, Odriozolak sasoia amaitu arte jokatuko du Irungo taldean (Gipuzkoa).

«Ez da erabaki erraza izan, zazpi urte baitaramatzat hemen, eta oso gustura bainago. Inoiz imajinatuko ez nituen gauzak lortu ditut; adibidez, bigarren sailkatzea eta Txapeldunen Ligan jokatzea. Taldekide handiak izan ditut, eta pena emango dit joateak. Baina oso eskaintza interesgarria da. Espero dut Bidasoari dena ondo joatea. Ea etorkizunean berriro elkarrekin topo egiten dugun», esan zuen atzo. 24 urteko jokalariak zazpi sasoi egingo ditu Bidasoan. Gurutz Aginagalde presidenteak, berriz, eskertu egin zion egindako lana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.