Ernaik dinamika berria aurkeztu du, «kaleak hartzeko»

2020ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Ernai gazte erakundeak Salto! leloa izango duen dinamika berria aurkeztu du. Datozen asteetan garatuko dute, eta horren bidez osasun krisiak azaleratu dituen arazoei eta horri «segida» hartuko dion krisi sozioekonomikoari erantzun nahi diete, «kaleak hartuz».

Ernairen ustez, «garai zailak» datoz, eta gazteek «prest» egon behar dute horri aurre egiteko: «Beste behin ere, espektatibak lapurtu dizkigute, krisiaren belaunaldia gara». Baina «normaltasun berriari» kontra egin nahi diote, «aurreko normaltasuna» arbuiatzen zuten modu berean: «Guk mundu berri bat nahi dugu; kapitalaren aurrean, bizitzak jartzen ditugu erdigunean».

Horretarako, «kaleak berriro hartzea» ezinbestekotzat jotzen dute: «Konfinamenduan ikusi dugu zein den normaltasun berriaren segurtasunaren eta ordenaren esanahia: kontrola eta Poliziaren gehiegikeriak». Horren kontra «mobilizazio olatu bat» antolatzeko prest daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.