Jose Migel Etxeandia hilik topatu dute

2019ko urriaren 4a
00:00
Entzun
LARRABETZU. Joan den igandetik desagertuta zegoen gizonezkoaren hilotza topatu zuten atzo, Gorbeia inguruan. Jose Migel Etxeandia euskal preso ohiarena da gorpua, eta haren bila zebiltzan larrialdi zerbitzuek eta boluntarioek aurkitu dute. Gorbeia mendiko Arraba landetan ikusi zuten azkenekoz, igandean, Larrabetzura (Bizkaia) familiarengana zihoala. Ordutik ez zuten haren berririk, eta asteartean hasi ziren bila. 59 urte zituen.

Euskal preso ohia zen Etxeandia, eta 2015ean geratu zen libre. Larri gaixo zegoen, baina 2003tik egon zen espetxean, eta, gaixotasunagatik kartzelaldia eteteko eskatu arren, zigorra osorik beteta gelditu zen libre. EH Bilduko eta Sortuko hainbat kidek doluminak adierazi dizkiete senitartekoei, eta atsekabea adierazi, Etxeandiaren heriotzagatik. «Hunkituta gaude ezker abertzaleko kideok Josemiren heriotzaren berriarekin. Doluminak bere senideei, lagunei eta Larrabetzuko herriari. Adiorik ez, lagun», idatzi du sare sozialetan Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.