Baskoniak galdu egin du Asvelen aurka (86-88)

Luca Vildoza, atzo. DAVID AGUILAR / EFE.
2020ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. TD Systems Baskoniak galdu egin zuen atzo Gasteizen, Euroligako zazpigarren jardunaldian, Asvel Villerbaunen aurka (86-88). Frantziako taldearentzat aurreneko garaipena da, eta Baskoniarentzat hirugarren porrota bost partidatan. Tonye Jekiri izan zen etxekoen artean saskiratzaile onena, 23 punturekin, eta Moustapha Fallek sartu zituen gehien aurkariarentzat: 19.

Bestalde, Espainiako Ohorezko Mailan liga jardunaldia dute gaur Lointek Gernikak, IDK Euskotrenek eta Kutxabank Araskik. Hiruek 20:00etan jokatuko dute. Gernikak sasoiko ezustea izaten ari den Estudiantes hartuko du. Bisitariak bosgarren dira sailkapenean, sei garaipen eta hiru porrotekin. Justu Gernikaren aurretik. IDK-k Cadi la Seu hartuko du. Iragan asteko bi partidak galdu eta gero, garaipena lortzea du xede, etenera aho zapore onarekin joateko. Bisita gaiztoa du Araskik Teneriferen pabiloira. Gasteiztarrek gaur bidaiatuko dute, zuten hegaldia bertan behera geratu ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.