Athletic eta Reala, ligako lehen garaipenaren bila

Nanclares, Realeko atezaina. A. L. / FOKU.
2019ko irailaren 15a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Realak eta Athleticek sasoiko etxeko lehen partida jokatuko dute gaur, eta biak ala biak aurreneko garaipena lortzen saiatuko dira. Ez dute lan erraza izango baina, aurkari gogorrak baitituzte. Athleticek Madril hartuko du Lezaman (12:00), eta Realak Levante Zubietan (18:30, Gol). Bi aurkariek lehen jardunaldiko partidak itxura ona emanda irabazi zituzten.

Athleticek Levanteren zelaian galduta hasi zuen liga, eta ez zuen ondo jokatu. Gaur du bidea zuzentzeko aukera, urduritasuna zabaltzen hasi baino lehen. Angel Villacampak Lezaman zuzenduko duen lehen partida da, eta bi hutsune garrantzitsu ditu urreko lerroan: Nekane eta Yulema Corres.

Realak, bestalde, maila hobea eman zuen lehen partidan, baina, 0-2 irabazten hasi ondoren, bina egin zuen. Emaitza hark aho zapore txarra utzi zion, eta gaur saiatuko da gozatzen. Levantek, aldiz, esan bezala, merezita irabazi zion Athletici. Valentziako taldeak, beste behin, multzo lehiakorra du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.