Frantziako armada joateko eskatu dute Baigorrin

2021eko otsailaren 7a
00:00
Entzun
BAIGORRI. Elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Baigorrin (Nafarroa Behera), Frantziako militarren «okupazioa» salatu, eta armadak «alde egin» dezala eskatzeko. Urtarril hasieran itxi zuten muga pasabidea irekitzeko ere eskatu zuten. «Bi aldeetakoak euskaldunak gara; herri bat gara», aldarrikatu zuten. Lurrean tapiz gorria ezarri eta ohorezko pasabidea egin zieten militarrei, «lasai» joan daitezela adierazita, «alde hemendik, utzi bakean» oihuen artean.

Duela hilabete batzuk hartu zuten aterpe militarrek Baigorrin, muga zaintzeko. «Terrorismoaren aurkako borrokaren» argudiopean hartutako neurria migratzaileen kontrakoa dela salatu zuten atzo herritarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.