Koronabirusa

Iparraldean sartzeko, bezperako testa

2021eko uztailaren 16a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Hego Euskal Herritik Ipar Euskal Herrira sartzeko, orain arte txertatu gabeko bidaiariek 72 ordu lehenago egindako test negatibo bat eduki behar zuten, COVID-19rik ez zutela frogatzeko; orain, Frantziako Gobernua 24 ordu lehenago egindako testak eskatzen hasiko da. Adierazi dute «Espainiatik eta Portugaletik» heldutako bidaiarientzat zorroztuko dutela neurria, herrialde bi horietan azkenaldian datuetan izan den gorakada handiarekin arduratuta. Adierazi dutenez, neurria asteburu honetan jarriko dute indarrean. Europako Gaietarako estatu idazkari Clemente Beaunek jakinarazi zuen neurria atzo, eta, bide batez, gogorarazi zuen herritarrei ematen dieten gomendioa dela aipatutako bi herrialdeetara bidaiarik ez egitea: «Nire erantzukizuna da esatea zenbait herrialdetan arriskua handiagoa dela, eta, beraz, horiek saihestera egin behar dela».

Osasun ziurtagiriaren erabilera zorroztera doaz Frantziako osasun agintariak herrialde barruan ere. Abuztuaren lehenetik, adibidez, taberna eta ostatuetan bezero guztiei eskatzen hasi beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.