Sasoiko lehen partida irabazi du Bilbo Basketek

2020ko urriaren 4a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Bolada txarra eten, eta denboraldiko lehen neurketa irabazi zuen atzo ACB ligan Retabet Bilbo Basketek. 99-81 hartu zuen mendean Obradoiro. Hala, arnas apur bat hartu du Alex Mumbruren taldeak. Gaur dituztejardunaldi honetako neurketak Acunsa Gipuzkoa Basketek eta TD System Baskoniak. Gipuzkoarrek Bartzelonaren pabiloian jokatuko dute, 12:30ean; arabarrek, berriz, UCAM Murtzia hartuko dute Buesa Arenan, 17:00etan.

Espainiako Ohorezko Mailan, Kutxabank Araskik irabazi egin zuen atzo etxean Quesos El Pastorren aurka: 68-63. Bederatzi puntuz galdu zuen, berriz, IDK Euskotrenek Ensinoren kontra: 80-71. Lointek Gernikak Gironan jokatuko du gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.