Poliziak «ziurtzat» du parrizidioa izan dela Erriberrikoa

2018ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
ERRIBERRI. Familia bereko hiru kide tiroz hilda topatu zituzten asteazken arratsaldean Erriberriko (Nafarroa) etxe batean: 81 eta 72 urteko senar-emazteak —andrea ospitalerako bidean zendu zen— eta euren semea, 47 urtekoa. Foruzaingoak ikerketa abiatu zuen gertatutakoa argitzeko, eta jasotako datuen argitara, «ziurtzat» jo dute parrizidioaren teoria; alegia, semeak hil zituela gurasoak, eta gero bere buruaz beste egin zuela. «Ikerketak ez du zalantzarako tarterik uzten», azaldu dute.

Polizia iturrien arabera, abereak sakrifikatzeko pistola pneumatiko bat erabili zuen hiltzaileak. Biktimen etxean topatu zuten arma.

Hilketaren kausak argitzeko lanean dira orain foruzainak, eta, horretarako, deklarazioa hartuko diete hildakoen senide eta lagunei. Semearen aurkako salaketarik ez zegoen. Hainbat berri agentziek zabaldu dutenez, aita Alzheimerren gaitzak jota zegoen; amak, berriz, urritasun fisiko larriak zituen, eta mugatua zuen mugikortasuna. Autopsiaren zain dago Foruzaingoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.