Koronabirusa

%100eko zerbitzuak zahar etxeen greban

2020ko urriaren 6a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Gipuzkoako adinekoen zentroetan greba deialdia dute gaurko, baina, LAB eta ELA sindikatuek kritikatu dutenez, Eusko Jaurlaritzak «urratu» egin du greba eskubide hori, %100eko gutxieneko zerbitzuak jarri dituelako. «Eskandalu hutsa» iruditu zaio ELAri: «Beste behin ikusten da Eusko Jaurlaritza patronalaren interesen menpe dagoela. Ez erizaintzako laguntzaileek, ez garbitzaileek, ez erizainek, ez medikuek ezingo dute grebarik egin egoitzetan».

LABek, berriz, salatu du «gaur egungo pribatutasun eredua» dela «herritarren gainerako funtsezko eskubideekin talka egiten duen bakarra». Sindikatuek dei egin diete herritarrei eta adinekoen zentroetako langileei parte hartzera gaurko mobilizazioan; 11:00etan batuko dira DonostiakoGipuzkoa plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.