Koronabirusa

Pfizerrek baimena eskatu du txertoa merkaturatzeko

2020ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
WASHINGTON. Pfizer botika etxeak eta Biontech haren enpresa bazkideak larrialdiko baimena eskatu diote AEBetako Elikagaien eta Botiken Administrazioari txertoa merkaturatzen hasteko. COVID-19ari aurreegiteko garatzen ari diren txertoen artean, Pfizerrena izan da lehena baimen hori eskatzen. Botika etxeakjakinarazi du abendu amaierarako txertoa eskuragarri egongo dela arrisku handiko taldeentzat.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak atzo iragarri zuen txerto plan bat onartuko dutela asteartean, eta biztanleriaren «zati handi bati» 2021eko lehen seihilekoan txertoa jarriko diotela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.