Koronabirusa

Herritarrei hondartzak ireki dizkiete Lapurdi kostaldean

Bainatzeko, ibiltzeko eta bertzelako jardueretarako ireki dituzte hondartzak, baina ezinen da hareatan geldi egon

Hondartzak irekita, atzo, Hendaian. BERRIA.
2020ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
HENDAIA. Lapurdiko hondartzak ireki egin zituzten atzo, Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak baimena emanik. Hendaian, Ziburun, Donibane Lohizunen, Getarian, Bidarten, Miarritzen eta Angelun daude hondartzak Lapurdiko kostaldean, eta horietara joan daitezke jada herritarrak, modu «dinamikoan» erabilita, betiere. Hots, bainurako, ibiltzeko eta bertzelako jardueretarako erabili ahal izanen dituzte hondartzak adibidez, kirola egiteko, baina geldirik ezinen dira egon.

Ortzegunean bilkura egin zuten prefetak eta hondartza duten herrietako auzapezek, eta gaurtik aitzina izan dute hondarretara joateko eskubidea. Orain arte itxita egon dira hondartzak, baita paseorako eta kirolerako ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.