Gizonak gehiago dira 45 urte arte; hortik aurrera, andreak

Emakumeak gehiago bizi dira. IÑIGO URIZ / ARP.
2013ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Adin piramideari erreparatuta, gizonen eta emakumeen artean aldeak daude adinaren arabera. Alde handiarekin ez bada ere, 45 urtera arte gizonak gehiago dira Euskal Herrian; bi puntu inguruko aldea dago. Hortik aurrera, andreak nagusitzen hasten dira, pixkanaka. 45-59 urte bitartekoetan, gehixeago dira emakumeak (%50,4), eta 60-74 tartean ere bai (%52,54). Gizonezkoen bizi-itxaropena hortik goraxeago dago, eta nabari da hori zenbakietan. 75-89 urte dituztenen artean, bostetik hiru baino gehiago dira emakumeak. 90 urtetik gora nabari da alde handiena: lautik hiru dira andrazkoak. Datuak osorik hartuta, zerbait gainetik emakumeak daude: herritarren %51,1 dira; gizonezkoak, %48,9.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.