Baskoniak eta Bilbo Basketek galdu egin dute

Dusko Ivanovic, atzo. T. BOZOGLU / EFE.
2021eko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Egun eskasa izan zen atzokoa Europako lehiaketak jokatzen ari diren euskal taldeentzat, biek galdu baitzuten: Euroligan, Baskoniak 96-76 Istanbulen (Turkia), Fenerbahceren aurka; eta Txapeldunen Ligan, Bilbo Basketek 90-75 Bambergen (Alemania), etxeko taldearen aurka.

Ez batak eta ez besteak ez zuten aukerarik irabazteko, aurkaria askoz gehiago izan baitzen. Gasteiztarrek lehen zortzi sailkatuen artean sartu ezinik jarraituko dute. Bizkaitarrei, berriz, asko zaildu zaie sailkapena. Gutxienez bederatzi punturen aldeaz irabazi beharko dute azken jardunaldian, Turkian, Pinar Karsiyakaren kontra. Bestela, agur esango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.