Trans legean 16 urtez azpikoentzat PSOEk proposatutako mugak ez du aurrera egin

2022ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Kongresuan beste aurrerapauso bat egin zuen atzo trans legeak. Testuaren irizpenari eginiko zuzenketak bozkatu zituzten Berdintasun Batzordean, eta PSOEk genero autodeterminazioari proposatutako adin mugak ez zuen aurrera egin. Erregistroetan sexua aldatzerakoan, 12 eta 14 urte arteko adingabeek baino ez dute beharko epaile baten onespena; urrats hori 14 eta 16 urte artekoei ere zabaldu nahi zieten sozialistek —adin tarte horretan aski dute gurasoen edo tutoreen baimenarekin—. Hala ere, zuzenketa bera berriz eztabaidatzeko aukera izango da lege testua osoko bilkurara iristean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.